Kezkatuta
Puñal: 'Gaur egungo futbolean ezin da ostikorik eman'
Erredakzioa
Osasunako kapitainak kaleratzearen jokaldian akats larria egin zuela onartu du, baina epaileak begirune gehiago erakusteko aukera izan zuela adierazi du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Patxi Puñal Osasunako kapitainaren ustez, Velasco Carballo epaileak errespetu gehiago erakutsi ahal izan zion, Valentziaren aurkako jokaldi erabakigarrian. Puñali txartel gorria atera zion epaileak, norgehiagokako 15. minutuan, eta jokaldiak partida erabat baldintzatu zuen .
"Ondo ezagutzen dut, eta harreman nahiko ona dugu. Errespetu gehiago erakutsi ahal izan zidan. Jokalari batzuei epaileek gehiago errespetatzen diete, ibilbide luzea dutenei batez ere", esan du gorritxoak.
Nafarroako taldeak izan dituen bost kaleratzeak ez direla normalak ere, esan du kapitainak. Gainera, Osasuna ez dela talde gogor bat argi eta garbi utzi du, "gaur egungo futbolan ezin delako ostikadarik eman".
Puñalek onartu egin du jokaldian akats larria egin zuela, "partidan garrantzia handia" izan baitzuen. Hala ere, "akatsetatik ikasten" jarraitu behar duela aitortu du.
"Nire ibilbidearekin, 38 urterekin, ez nuen uste gertatuko zitzaidanik. Baina ikasten jarraitu behar dut, erretiratu arte", esan du Patxi Puñalek.