Osasunaren kirol egoera ez da ona, baina txarragoa da klubaren egoera ekonomikoa. Lehen taldeko jokalariek ez dute azaroako soldata kobratu eta Miguel Archanco presidenteak kluba ekonomikoki gaizki dagoela aitortu du. "Kluba egoera ekonomiko zailean dago, eta diruzaintza arazoak izaten ari gara. Ordainketa batzuei aurre egin diegu, baina ezin izan diegu beste ordainketa batzuei aurre egin", esan du Miguel Archanco Osasunako presidenteak. Neguko merkatuan Osasunak ez duela fitxaketarik egingo esan du presidenteak, eta ez du lehen taldeko jokalariren bat saltzea baztertu. Jokalari berriren bat iristekotan, utzita etorri beharko litzateke. Miguel Archancok estatutuen erreformaren inguruan ere hitz egin du. Bere Zuzendaritza Batzordeak ez duela estatutuen erreforma onartuko esan du, "zentzugabekeria" litzatekeelako.