Itxi

Igandean, 18:00etatik

Osasunak garaipenarekin hasi nahi du urtea

Erredakzioa

Javi Graciaren gizonek partida oso garrantzitsua jokatuko dute Sadarren, Espanyolen aurka. Helburua jaitsiera postuetatik irtetea da.

Espanyol-Osasuna. Artxiboko argazkia: EFE

Osasunak jaitsiera postuetatik irteteko abagune ederra du, baina horretarako Javier Aguirrek zuzentzen duen Espanyol gainditu beharko du Sadarren (igandean, 18:00etan). Javi Graciaren gizonek garaipenarekin hasi nahi dute 2014a, baina Kataluniako taldeak Europako postuetara hurbiltzeko abagune ona du, eta Iruñera hiru puntuen bila etorriko da.

Gabonetako oporren ostean, gorritxoek konfiantza hartzeko abagune ona izango dute, urtarrilean partida garrantzitsu ugari jokatuko baitituzte, Ligan eta Kopan.

Manu Onwu aurrelaria azken orduko baja izango da, zuntz-haustura baitu ezkerreko izterrean: “Daukaguna dugu, eta ohitu behar dugu” esan du Javi Graciak. Aurrelaria ordezkatzeko “alternatibak” aurkitu beharko dituela ere aitortu du entrenatzaileak.

Miguel De las Cuevas sendatu egin da, ia hilabete berdeguneetatik at egon ondoren, eta jokalaria Espanyolen kontra jokatzeko prest egongo da. “Bigarren lerroko jokalaria da, lerroak ondo apurtzen ditu, eta azkenengo pase ona du”, esan du entrenatzaile gorritxoak.

Hasierako hamaikakoak:

Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Arribas, Loties, Oier; Silva, Lolo; Cejudo, Torres, Armenteros; eta Oriol Riera.

Espanyol: Kiko Casilla; Javi Lopez, Colotto, Hector Moreno, Capdevila; David Lopez, Raul Rodriguez; Stuani, Sergio Garcia, Simao eta Jhon Cordoba.

Albisteak (3)