Itxi

Errege Kopa

Osasunak miraria beharko du Real Madrilen aurka

Erredakzioa

Javi Graciaren gizonek joaneko 2-0ekoa irauli beharko dute Kopan bizirik jarraitzeko. Gorritxoek erronaka oso zaila izango dela badakite, baina sentzazio onekin jarraitu nahi dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osasunak Sadarreko zaleen laguntza eta ia mirari bat beharko du, Real Madrilen aurkako 2-0ekoa iraultzeko. Gorritxoek porrota jaso zuten Santiago Bernabeun, eta final-laurdenetarako txartela lortzeko onena eman beharko dute berdegunean.

Ligan bolada ona darama Osasunak, 2014ko partida biak irabazi baititu, Espanyolen eta Betisen kontra. Sentzazio eta joko onari jarraipena emateko, Javi Graciaren gizonek atzean sendo egon beharko dute, Real Madril indartsuaren aurka.

Nafarroako taldeak erronka oso zaila izango dela badaki, baina gorritxoak markagailuari buelta ematen saiatuko dira. Hala ere, estatistikak Osasunaren aurka daude, Errege Kopan elkarren aurka jokatutako kanporaketa guztiak Madrilgo taldeak irabazi baititu.

Javi Gracia nafarrak ez du hasierako hamaikakoaren berri eman, baina Andres Fernandezek hasierako hamaikakoan jokatuko duela dirudi, Granadaren aurkako ligako partida galduko baitu, Sevillan txartel gorria ikusi ondoren.

Acuña uruguaitarra ere titular izango dela dirudi Betisen kontra aurreneko minutuak jokatu ondoren. Oriol Riera kataluniarra aulkian geldituko da.

Ninok, Sisik, Manu Onwuk eta Armenterosek lesionatuta jarraitzen dute. Javi Graciak asteazkenean goizean emango du deialdia, Sadarren entrenatu ondoren.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Andres Fernandez; Oier Sanjurjo, Miguel Flaño, Arribas, Joan Oriol; Puñal, Raoul; Cejudo, Torres, De las Cuevas; eta Acuña.

Real Madril: Casillas; Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Coentrao; Illarramendi, Xabi Alonso; Jese, Di Maria, Cristiano Ronaldo; eta Benzema.

Epailea: Mateu Lahoz

Albisteak (3)

Bideoak (1)