Itxi

Athleticen aurka

Graciak derbi 'bizia, polita eta amaiera zoriontsukoa' espero du

Erredakzioa

Nafarrek bost partida daramatzate ligan porrotik jaso gabe, eta bolada horri ahalik eta luzaroen eutsi nahi diote.

Javi Gracia, Osasunako entrenatzailea. Efe.

Javi Gracia Osasunako entrenatzaileak adierazi duenez, igandeko derbirako arratsalde "bizia, polita eta amaiera zoriontsukoa" espero du. Nafarrek Athletic hartuko dute Sadarren, 17:00etatik aurrera.

Gorritxoen entrenatzaileak espero du bizkaitarrek Errege Kopan egindako ahalegina nabaritzea. "Maila fisikoa da Athleticen gakoetako bat", azpimarratu du. Mikel Rico ere aipatu du: "Aspalditik ezagutzen dut, eta poztu egiten nau egindako lanaren fruitua jasotzen ari dela ikustea".

Bizkaitarren bigarren lerroko jokalariek sartutako golei dagokienez, Ibaik, Ricok eta San Josek hainbeste gol sartzea harritu egiten duela adierazi du. Baina bigarren lerro horren arriskua nondik datorren ondo dakiela gaineratu du: Herreraren eta Ricoren barneraketek gol aukerak sortzen dituzte, "bata bestearen atzetik".

Graciak esan duenez, bere taldea "konfiantza handiz" iritsi da derbira, ziur baitira egiten ari diren lanak puntuak irabaztera eramango dituela. Osasunak bost jardunaldi daramatza ligan partidarik galdu gabe, eta bolada horri eustea dute helburu.

Albisteak (4)