Itxi

Gaur, 22:00etan

Osasunak garaipena behar du jaitsiera postuetatik urruntzeko

Erredakzioa

Nafarroako taldeak Vila-real indartsuaren aurka jokatuko du, etxetik kanpora. Athleticen aurka jipoia jaso ondoren, gorritxoek suspertzeko gogoa dute.

Osasuna. Argazkia: EFE

Vila-realek eta Osasunak norgehiagoka garrantzitsua jokatuko dute Madrigalen, gaur, 22:00etan. Marcelino Garcia Toralen gizonek garaipena bai ala bai behar dute Txapeldunen Ligako postuetan sartzeko, eta gorritxoek jaitsiera postuetatik gehiago urruntzeko puntuak behar dituzte.

Javi Graciaren gizonek jipoi gogorra jaso zuten Sadarren azkenengo jardunaldia, Athleticen contra (1-5), eta helburu nagusia sentsazioak berreskuratzea izango da. Horiek ere, porrot mingarria jaso zuten azkenengo neurketan, Valladoliden aurka (1-0).

Lehenengo itzuliko partidan, Vila-realek 0-3 irabazi zuen Iruñean. Porrot horren ondorioz, Osasunako zuzendaritzak Jose Luis Mendilibar kargutik kentzea erabaki, eta Javi Gracia entrenatzaile izendatu zuen.

Arribas eta Silva zigortuta daude, eta euren ordez Miguel Flañok eta Patxi Puñalek jokatuko dutela dirudi. Gainera, Sisik eta Ninok lesionaturik jarraitzen dute, eta Ion Etxaide defensa Hercules taldera lagatu du Nafarroako taldeak.

Marcelinok Bruno Soriano kapitainaren baja garrantzitsua izango du. Gainera, Farinosek, Iñiguezek, Panticek eta Canik lesionatuta jarraitzen dute.

- Ustezko hamaikakoak:


Vila-real: Asenjo, Mario, Musacchio, Dorado, Jaume Costa, Pina, Trigueros, Aquino, Moi Gomez, Uche eta Gio dos Santos.

Osasuna: Fernandez; Bertran, Flaño, Loties, Damia; Puñal, Lolo; Cejudo, De las Cuevas, Armenteros: eta Oriol Riera

Albisteak (3)