3-1
Osasunak porrot mingarria jaso du Vila-realen aurka
Erredakzioa
Talde gorritxoak 3-1 galdu du Madrigalen eta jaitsiera postuetatik bi puntura daude orain. Bigarren zatiaren hasieran utzi du garaipena bideratuta Marcelinok zuzentzen duen taldeak.
Osasunak 3-1 galdu du Vila-realean aurka Madrigalen eta porrot honek jaitsiera postuetatik gertu uzti du talde gorritxoa. Javi Graciak zuzentzen duen taldea jaitsiera postuetatik bi puntura dago orain. Vila-real, aldiz, bosgarren postuan dago, eta hiru puntura du Athleticek betetzen duen Txapeldunen Ligako laugarren postua.
Lehen zatia kaskarra izan da. Bi taldeetako bat ere ez da abagune argirik sortzeko gai izan eta norgehiagoka golik gabe iritsi da atsedenaldira (0-0). Bigarren zatiko lehen minutuan, ordea, Osasunak huts egin du defentsan eta Perbetek 1-0ekoa sartu du.
Gola hartu ondoren Osasuna ezinean ibili da, eta Vila-real izan da baloiaren jabe. Horrela, 54. minutuan Triguerosek 2-0koa sartu du Vila-realentzat area kanpotik egindako jaurtiketa batekin.
Bigarren gola jasota Osasunari maldan gora jarri zaio partida eta Graciak zuzentzen duen taldeak ez du abagunerik sortu norgehiagokako azken txanpara arte. Vila-real baloiaren jabe izan da bigarren zatian eta 74. minutuan Perbetek 3-0ekoa sartu du.
Vila-realen hirugarren golarekin partida erabakita geratu da, baina Oriol Rierak 3-1koa sartu du 87. minutuan eta etxeko taldearen aldeko emaitza horrekin bukatu da partida.
Fitxa teknikoa:
3 - Vila-real: Asenjo; Mario, Gabriel, Dorado, Jaume Costa; Aquino (J. Pereira, 72. min), Trigueros, Pina (Edu Ramos, 76. min), Moi Gomez; Giovani eta Uche (Perbet, 42. min).
1 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Loties, Miguel Flaño, Damia; Puñal (R. Torres, 69. min), Raoul Loe; Lobato (Oriol Riera, 82. min), De las Cuevas (Cejudo, 58. min), Armenteros; eta Acuña.
Golak: 1-0. 46. min: Perbet. 2-0. 53. min: Manu Trigueros. 3-0. 74. min: Perbet. 3-1. 86. min: Oriol Riera.
Epailea: Alvarez Izquierdo.