Sadarren
Raoul Loe: 'Getaferen aurka hiltzeraino jokatu behar dugu'
Erredakzioa
Erdilariak Madrilgo taldearen kontrako partidaren garrantzia nabarmendu du, Osasunaren 'borroka berean' dagoelako.
Raoul Loek Osasunak "hiltzeraino" jokatzea nahi du Getafen aurkako neurketan. Taldearen egoera zaila ezagututa (bi puntura dute jaitsiera), futbolariak hurrengo partida "gogorra" izango dela uste du, eta "gogoz" egingo diote aurre.
Igandeko aurkariak soilik hiru puntu baino gehiago ditu. Raoul Loeren arabera, denok daude borroka berean, eta aurreko denboraldiaren esperientziarekin, Osasunak mota honetako aurkariei "irabazi behar diete", iaz "2. Mailara jaisteko zorian" egon zirelako.
Osasunako entrenatzialeak, Javi Gracia, itzuli osoa eman du, 22 puntu lortuta. Loerentzat, egindako lana ona da. Kamerungo jokalaria urtarrilean West Hamera joateko zorian egon zen, baina Ingalaterrako taldeak ezetz esan zuen azkenean, eta erdilaria haserretu egin zen. Orain, Osasunan berriro, lasai dago Loe: "Ezin naiz kexatu. Bizitzak jarraitzen du".