Adierazpenak
Arribas: 'Salbazio erdia Malagaren aurkako partidan dago'
Erredakzioa
Osasunako jokalariaren arabera, taldea hiru puntuak irabazteko 'borrokatuko' da, Lehenengo Mailan geratzeko aurkari zuzenaren kontra.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Malagaren aurkako partida oso garrantzitsua da Osasunarentzat. Horrela mintzatu da Alejandro Arribas: "Malagari irabazten badiogu, salbazio erdia izango dugu". Andaluziako taldea ere Lehenengo Mailan geratzeko borrokan dago.
Arribasentzat, norgehaigoka, "garrantzitsuenetarikoen artean", "oso lehiatua" izango da. Osasunarne helburua "borroka" egitea da, partida eta hiru puntuak irabazteko. Horrela sei puntu atzetik utziko lituzke andaluziarrak. Gorritxoak Valladoliden eta Rayo Vallecanoren "neurketa zailen" emaitzak itxaron beharko dituzte.
Arribas titularra da Javi Graciaren taldean: "Orain ondo sentitzen naiz, konfiantzarekin". Taldeak ahal duen guztia egingo du "gutxiago sufritzeko": "Gol gutxi sartzen dizkigute, baina galtzen duguean, ondo galtzen dugu", esan du ironiaz.