Gaur, 20:00etan
Osasunak Malaga gainditu nahi du, lasaitasunari eutsi ahal izateko
Erredakzioa
Javi Gracia azken partidako hamaikako bera erabiltzeko moduan da, Marc Bertran atzelariak arazo fisikoekin jarraitzen duelako.
Osasunak jaitsierako postuekin duen sei puntuko aldea handitzen saiatuko da egoera larrian dagoen Malagari Sadarren irabazita.
Gorritxoek aurreko denboraldietan izandako sufrimenduak ekiditea dute helburu aurten eta horretarako lehenbailehen lortu nahi dituzte BBVA ligan jarraitzea bermatuko dien puntu kopurua. Malaga aurkari zuzena da borroka horretan, andaluziarrekin 3 puntuko aldea bakarrik baitute.
Nafarrak sasoiko dira etxean azken asteetan; izan ere, Getafe (2-0) eta Atletico Madril (3-0) gainditu dituzte.
Javi Gracia, gainera, azken partidako hamaikako bera erabiltzeko moduan da, Marc Bertran atzelariak arazo fisikoekin jarraitzen duelako.
Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak ateratzea:
Osasuna: Andrés Fernández; Oier Sanjurjo, Loties, Arribas, Damiá; Silva, Lolo; Cejudo, Torres, Armenteros; eta Oriol Riera.
Malaga: Caballero; Jesús Gámez, Sergio Sánchez, Angeleri, Antunes; Samuel, Tissone, Camacho, Amrabat; Duda eta Santa Cruz.
Epailea: Fernando Teixeira Vitienes (kantabriarra).
Estadioa: Sadar.
Ordua: 20:00etan.