Itxi

BBVA Liga

Osasunak badaki zer den gol festak ospatzea Bernabeun

Elena Etxebarrieta

Birritan irabazi dute han gorriek, eta bietan, alde handiz, gainera: 0-4 eta  0-3. Larunbatean, aurrekari horiek aintzat hartuta ekin behar diote neurketari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bernabeurako bisitak erronka dira edozein talderentzat. Real Madrilen aurrekontuak, plantillak eta sailkapenak edozein beldurtzen dute. Baina batzuetan honi guztiari buelta ematen zaio, eta merengeak sufritzen hasten dira. Hara egindako 38 bidaietatik, Osasunak bost berdinketa atera ditu eta bi garaipen.

90. urtea zen Jan Urbanek hat trick bat egin zionean Real Madrili. Hiru gol sartu, eta laugarrenaren pasea eman zuen.  Osasunak 0-4 irabazi, eta laugarren bukatu zuen liga urte hartan.

Eta orain dela hamar urte, 2004an, nafarrak 0-3 nagusitu zitzaizkien Zidane, Beckham, Figo, Ronaldo eta Raul bezalako izarrei, Valdo, Pablo Garcia eta Moharen golei esker. Egunkarietako titularrek nabarmen azpimarratu zuten: garaipen historikoa, lezioa, ezustekoa.

Balentria hartatik Puñal baino ez da geratzen taldean. Bizitako gerretatik beti ikasten da zerbait. Futbolean gauza zailak daude, baina ezinezkorik ez dagoela adierazi du gaur kapitainak. Horregatik, Osasunak borrokan jarraitu behar du, iraganean egin zuena berriro lortzeko.

Albisteak (2)

Bideoak (1)