Betisen aurka
Miguel Flaño: 'Ez dugu amore emango'
Redacción
"Azken unera arte dena eman beharra dugu. Helburua lor dezakegula uste dut", adierazi du jokalariak hedabideen aurrean.
Osasunak salbazio izango du jokoan igande honetan, Betisen aurkako partidan (Sadarren, 18:00etatik aurrera). Gorritxoek garaipena lortu eta beste partiden emaitzak itxaron beharko dituzte. Miguel Flañok guzti horri buruz hitz egin du gaur hedabideen aurrean, eta taldea "baikor" dagoela adierazi du.
"Ez dugu amore emango. Azken unera arte dena eman beharra dugu. Helburua lor dezakegula uste dut", adierazi du jokalariak Taxoareko prentsa aretoan.
"Erabat baikor gaude. Aldagelan ez dago beste mintzagairik. Taldea mentalizatuta dago eta indarrez gaude, erantzukizuna handia dela jakinda", gaineratu du.