Bilera
Ogasunak eta Osasunak jaitsiera saihesteko 'lanean jarraituko' dute
Erredakzioa
Taldea Bigarren B Mailara jaistea "Osasunarentzat, Ogasunarentzat eta Nafarroarentzat" txarra izango litzateke, Goicoechea Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren ustez.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Modu sendoan lanean jarraitzea" adostu dute Osasunak eta Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.
Taldea Bigarren B Mailara jaistea "Osasunarentzat, Ogasunarentzat eta Nafarroarentzat" txarra izango litzateke, Goicoechearen ustez. Osasunak 47 milioi euro zor dizkio Ogasunari.
Kontseilariak ez du Parlamentuaren laguntza baztertu, eta hedabideen aurrean honakoa esan du: "Modu sendoan lanean jarraitzea adostu dugu taldeak Bigarren Mailan jarrai dezan".
"Gaurko helburua ez zen akordio bat lortzea baizik eta orain arte kudeaketa batzordeak egindako lana aztertzea ", gaineratu du Goicoecheak.