Itxi

Fitxaketa

Jan Urban, Osasunako entrenatzaile berria

Erredakzioa

Kudeaketa Batzordeak poloniarra fitxatu du hurrengo denboraldian gorritxoen aulkian eseritzeko. Jose Antonio 'Kibu' Vicuña izango da bigarrena.

Jan Urban / Osasuna.

Jan Urban izango da Osasunako hurrengo entrenatzailea. Hori erabakidu talde gorritxoaren Kudeaketa Batozrdeak, El Sadarren egin duen bileraren ostean. Jose Antonio "Kibu" Vicuña izango da Urbanen bigarrena.

Entrenatzaile berriaren aurkezpena hurrengo astean izango da, baina Osasunak ez du datarik iragarri.

Poloniarra Osasunako jokalaria izan zen 1989tik 1994ra, eta bigarren taldearen aulkia zuzendu zuen 2003-04 eta 2004-05 denboraldietan. Osasunako idazkaritza teknikoan egon zen, 2005 eta 2007 artean. Momentu horretatik, Jan Urbanek Polonian entreinatu du. Leo Beenhkker hautatzailearen laguntzailea izan zen.

Albisteak (2)