Taxoaren
Osasunak astelehenean hasiko du denboraldiaurrea
Erredakzioa
Guztira, 26 jokalari (lehen taldeko 17 eta bigarreneko 9) ditu Jan Urban entrenatzaile berriak.
Osasunak astelehenean ekingo dio denboraldiaurreari, Taxoaren. Guztira, 26 jokalari (lehen taldeko 17 eta bigarreneko 9) ditu Jan Urban entrenatzaile berriak.
Jokalariak 10:00etan deituta daude. Teknikari berriak ezagutuko dituzte lehenengo, eta ondoren entrenamendu arina egingo dute.
Honako da Osasunak duen taldea denboraldi berrirako:
Atezainak: Andres Fernandez, Asier Riesgo eta konfirmatzeke dagoen harrobiko beste atezain bat.
Atzelariak: Damia, Arribas, Loties, Miguel Flaño, Echaide, Oier, Joan Oriol eta Unai Garcia.
Erdilarial: Loe, Timor, Cejudo, Torres, De las Cuevas, Sisi, David Garcia, Maikel Mesa, Mikel Merino, Alex Berenguer, Jose García eta Enrique Barja. Gato Silvak Munduko Futbol Txapelketan hartu du parte eta beranduago hasiko du denboraldiaurrea.
Aurrelariak: Manu Onwu, Kone eta Kenan Kodro.