Denboraldi-aurrea
Osasuna Ingalaterrara joango da denboraldi-aurrerako
Erredakzioa
Chesirera bidaiatuko dute, abuztuaren 2ra arte, Ingalaterrako taldeen kontrako hiru lagunarteko jokatzeko.
Osasunak gaur hasiko du Ingalaterran denboraldi-aurreko 'stage' bat. Gorritxoak Chesiren egongo dira, Manchesterretik 20 minutura, abuztuaren 2ra arte.
Nafarrek Ingalaterrako hiru talderen kontra jokatuko dute. Lehenengo aurkaria Rotherham United izango da, larunbatean, uztailaren 26an. Asteartean, uztailaren 29an, Brendford FCren aurka arituko da Osasuna, Championshipeko (Ingalaterrako bigarren maila) beste talde baten aurka, alegia. Hirugarren aurkaria Noots County izango da, League One hirugarren mailakoa, abuztuaren 1ean.