Transferentziarik gabe
Arribasek zorra barkatu dio Osasunari, eta taldea utzi du
Erredakzioa
Osasunako atzelaria guztiz bereizi da taldetik, aurreko denboraldian klubak pilatutako zorra barkatu ondoren.
Alejandro Arribasek Osasunak zeukan zorra barkatu dio eta guztiz bereizi da taldetik, tartean beste talde batekin transferentziarik egon gabe. Erdiko atzelariak beste denboraldi baterako kontratua zuen Nafarroako taldearekin.
Armenterosek ere zorra barkatu ostean utzi zuen taldea, eta Mexikoko Chiapasera joan zen. Orain, litekeena da Arribas Getafera joatea.
"Akordioa erraza izan da, Osasunak dena jarri duelako bere aldetik, eta nik ere nire partetik. Beraz, erraz lortutako akordioa izan da, guztion onurarako", esan du Arribasek.