Itxi

Denboraldi-aurrea

Vicuña pozik dago Osasunaren Ingalaterrako egonaldiarekin

Erredakzioa

Jokalari guztien eta talde teknikoaren arteko harremana nabarmendu du talde gorritxoaren bigarren entrenatzaileak.

Osasunako talde teknikoa / EFE.

Kibu Vicuña Osasunako bigarren entrenatzaileak esan duenez, taldea "oso pozik" itzuli da Ingalaterratik , kirol arloan zein harreman pertsonalen arloan.

Kirol emaitza alde batera utzita (partida bat irabazi, beste bat galdu, eta beste bat ezin du jokatu), Vicuña "arlo fisikoan, teknikoan eta taktikoan" egindako planarekin pozik dago.

Jokalariak eta talde tenikoak elkar ezagutzeko eta elkarrekin bizitzeko balio izan du bidaiak. "Taldea egin dute, gazteenak integratzen hasi dira, baita etorritako jende berria. Askok ez zuten elkar ezagutzen. Egia esan, oso egonaldi atsegina izan da", esan du Vicuñak.

Jan Urban entrenatzaileak eta Vicuñak banan-banan hitz egin dute jokalari bakoitzarekin: "Jokalarien ikuspuntua ezagutu ahal izan dugu, gauza askoren inguruan".

Albisteak (1)