Itxi

Fitxaketa

Nekounam Osasunara itzuli da

Erredakzioa

Iruñera itzuli da iraniarra, bi urteren ostean, eta bi denboraldirako kontratua sinatu du. Joan Oriolek, aldiz, taldea utzi du.

Nekounam, Osasunarekin / EFE.

Javad Nekounam itzulera baieztatu du Osasunak. Bi urteren ostean, Iraniako internazionala taldearekin Lehen Mailara itzultzeko asmoarekin heldu da.

Brasilgo Mundialean hartu du parte Nekounamek, eta bi denboraldirako kontratua sinatu du Osasunarekin. Aurkezpena astelehenean izango da, 16:30etan, Sadarren.

34 urte ditu erdilariak, eta Osasunara itzultzeko asmoa adierazi zuen taldea Adelante Ligara jaitsiko zela konfirmatu zenean. Eskeintza hobeak izan arren, iraniarrak akordioa lortu zuen taldearekin aurreko denboraldi amaieran.

Sei urtez jokatu du Nekounamek Osasunan. Denboraldiko laugarren fitxaketa izan da, Javier Flañoren itzulera eta Roberto Santamaria, Juan Francisco Martinez 'Nino' eta Jan Urban entrenatzailearen etorreren ostean.

Joan Oriol, taldetik kanpo

Bestetik, Joan Oriol atzelariak taldea utziko du, Osasunarekin akordioa lortuta. 2016ra arte sinatuta zuen, baina bi aldeek adostuta, kontratua bertan behera utziko dute.

Albisteak (2)