1-1, Zaragozaren aurka
Gorritxoek puntu bat lortu dute Romaredan
Erredakzioa
De las Cuevasek berdinketaren gola egin du, luzapenean. Osasunak merezitako puntua erdietsi du.
Osasunak puntu bat eskuratu du Romaredan, Zaragozaren aurka bana eginda. Berdinketaren gola De las Cuevasena izan da.
Etxekoen jokaldirik onenak hegaletatik iritsi dira, eta atsedenaldira heltzeko bost minuturen faltan markagailua estreinatu du Pedro Sanchezek. Zaragozako jokalariak Jose Fernandezen erdiraketa baliatu du 1-0ekoa egiteko.
Osasunak lanean jarraitu du, eta luzapenean saria eskuratu dute gorritxoek. Kodro eta De las Cuevasen arteko jokaldia ona izan da, eta Alacanteko jokalariak sarea zulatu du.
Fitxa teknikoa:
1 - Real Zaragoza: Whalley; Fernandez, Vallejo (Cabrera, 60'), Mario, Rico; Ruiz de Galarreta (Diogo, 86'), Dorca; Javi Alamo, Bastón, Pedro; eta Muñoz (Adan, 66').
1 - Osasuna: Riesgo; Echaide, David Garcia, Miguel Flaño, Javier Flaño; Loe, Merino (Onwu, 78'); De las Cuevas, Roberto Torres (Mabwati, 63'), Sisi; eta Nino (Kodro, 87').
Golak:
1-0. 40', Pedro;
1-1. 93', De las Cuevas..