Itxi

Llagosteraren kontra

Osasunari aukerak gauzatzea falta izan zaio, eta puntu bat lortu du

Erredakzioa

Cedrick bigarren zatian zelairatu da, eta berak izan du partidako gol aukerarik argiena.

Llagostera-Osasuna. Argazkia: EITB

Llagosterak eta Osasunak hutsean egin dute Adelante Ligako 4. jardunaldiko partidan. Gol-aukerak ugariak izan dira, baina aukera horiek gauzatzea falta izan zaie bi taldeei.

Lehen zatia bukatzeko hamar minutu falta zirela izan ditu Osasunak abagune argienak, baina ez du baloia atera barrura sartzea lortu. Atsedenalditik bueltan, bigarren zatian ere aurreneko zatiaren erritmoari eutsi diote bi taldeek. Partida irekia zegoen.

Cedrick jarri du jokoan bigarren zatian Jan Urban nafarren entrenatzaileak, eta berak izan du gorrein gol aukerarik onena, baina Kongoko jokalariak ezin izan du Rene gainditu. Azkenean, beraz, 0 eta 0 markagailuan, eta puntu bana bi taldeentzat.

Fitxa teknikoa:

0. Llagostera: Rene; Maso, Alcala, Ruyman, Pi, Tarradellas (R. Simon, 61'), Jordi Lopez (Pitu, 80'), Diego Rivas, Rico, Eloy Gila (Querol, 69'); eta Juanjo

0. Osasuna: Riesgo; J. Flaño, Loties, M. Flaño, Cadamuro; Loe, Nekounam (Merino, 79)'; De las Cuevas, Jose Garcia (Cedrick, 46'), Sisi (Kodro, 74'); eta Nino.

Albisteak (2)