Batzar nagusia
Bazkideek iazko kontuak eta aurtengo aurrekontua onartu dituzte
Erredakzioa
Batzorde kudeatzaileak, bestalde, lanean jarraituko du klubak presidente berria izan arte.
Osasunako bazkide konpromisarioek klubaren iazko kontuak eta denboraldi honetarako aurrekontua onartu dituzte, astelehenean egindako batzar nagusian.
Iazko balantzeak 2,2 milioi euroko defizita utzi du, baina benetako galerak 11 milioi ingurukoak dira. Iazko kontuen balantzeak 155 boto jaso ditu alde, 13 kontra eta 17 abstentzio izan dira.
Batzorde kudeatzaileak lanean jarraituko du, klubak presidente berria izan arte. Irailaren 21erako deituta zeuden hauteskudeak, baina hautagairik aurkeztu ez zenez, derrigorrez atzeratu behar izan dituzte.