Akilesen tendoi-haustura
Jordan Loties, gutxienez 5 hilabetez bajan
Erredakzioa
Lotiesek denboraldiaren zati handi bat galduko du, aurreko larunbatean Lugoren aurka jokatutako partidan jasan zuen lesioa dela-eta. Osasunako jokalariak Akilesen tendoi-haustura larria baitu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Osasunako jokalari frantsesak bajan egon beharko du gutxienez 5 hilabetez, ebakuntza-gelatik pasatu ondoren. Aurreko larunbatean Anxo Carro estadioan Lugoren kontra jokatutako partidan lesionatu zen Loties.
Patxi Cipriainek, Osasunako mediku-zerbitzuetako buruak adierazi duenez, jokalariak Akilesen tendoi-haustura duela jakin duten arren, operazioa burutu arte ezin izango dute lesioaren maila zein den frogatu.
Loties hurrengo ostegunean Marsellan operatuko dutela iragarri du. Beraz, Osasunako jokalariak denboraldiaren zati handi bat galduko du. Gauzak horrela, aurtengo udan taldetik joateko nahia erakutsi zuen jokalariak, hain zuzen, Osasuna bigarren mailara jaitsi zelako.