Azkoitian
Eibarrek eta Osasunak lagunartekoa jokatuko dute gaur
Erredakzioa
Gorritxoek zazpi baja dituzte larunbateko ligako partidarako; beraz, kontu handiz ibili beharko dute.
Eibarrek eta Osasunak adiskidantzazko partida jokatuko dute gaur, 18:00etan, Azkotian, Txerloiako futbol-zelaian.
Erronka handi bati egin beharko dio aurre Osasunak datorren asteburuan. Alcorconen aurka jokatu dute Jan Urbanen mutilek, eta teknikari poloniarrak zazpi baja izango ditu. Beraz, kontu handiz ibili beharko dute gaurkoan jokalari gehiago ez galtzeko.
Ongintzazko partida
Elkartasun partida hau Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeak antolatu du, eta Garapena eta Gazteak gobernuz kanpoko erakundeari emango diote bertan biltzen duten dirua.