Itxi

Betisen aurka

Osasunak garaipen handia lortu du, markagailuari buelta emanda (3-2)

Erredakzioa

Andaluziarrak 0-2 aurreratu dira lehen zatian, baina Osasunak hiru gol egin ditu bigarrenean, eta hiru puntuak eskuratu ditu.

Osasunak garaipen handia lortu du Taxoaren, Betis mendean hartuta (3-2). Lehen zatian 0-2 aurreratu dira andaluziarrak, baina talde gorritxoak markagailuari buelta eman dio, hirugarren zatian hiru gol sartuta. Azkena Manu Onwuk egin du, amaierarako hiru minuturen faltan.

Betisek erosotasunez jokatu du lehen zatian, eta Ruben Castrok markagailua estreinatu du 13.ean, eta bigarrenaren pasea eman du 33.ean. Bigarrena Rennellak sartu du, Santamaria dagoeneko gaindituta zegoenean.

48. minutuan 1-2koa sartu du Nekoumanek, Ninoren pasea baliatuta, eta 60.ean partida berdindu du Miguel Flañok, buruz.

Horrek min egin dio Betisi, eta ez da suspertzeko gai izan. Amaierarako hiru minuturen faltan lortu du Jan Urbanen taldeak garaipenaren gola. Korner batean, Adanek ez du ukabilez ondo aldaratu, eta Manu Ownuk 3-2ko egin du.

Fitxa teknikoa:

3 - Osasuna: Santamaria; Echaide, David Garcia, Miguel Flaño, Cadamuro; De las Cuevas (Onwu, 85'), Nekounam, Loe, Kenan Kodro (Roberto Torres, 75'); Nino eta Ansarifard (Sisinio, 46').

2 - Betis: Adan; Molinero, Bruno, Jordi Figueras, Alex Martinez; Kadir, Matilla (Pacheco, 81'), Lolo Reyes (N'Diaye, 67'), Dani Ceballos; Rennella (Chuli, 67') eta Ruben Castro.

Golak:

0-1, 13': Ruben Castro.

0-2, 33': Rennella.

1-2, 48': Nekounam.

2-2, 60': Miguel Flaño.

3-2, 87': Manu Onwu.

AURRERAPENA

Albisteak (2)

Bideoak (1)