Osasuna
Osasunak lanari ekin dio berriz ere
ERREDAKZIOA
Jon Echaide defentsak arazo muskularrak izan ditu, eta ez dago argi igandean Albaceteren aurkako partida jokatzeko moduan egongo den.
Osasunak berriz ekin die entrenamenduei bi atseden-egun izan ondoren. Baina ez dira denak bueltatu, izan ere, sei internazionalez gain, Jon Echaide nafarrak ere huts egin du, arazo muskularrak baititu.
Larunbatean Ponferradinaren aurkako partidako lehen zatian izan zituen arazoak direla medio, Echaidek ez du entrenatu asteartean, baina baliteke igandean, 19:00etan, Albaceteren aurka jokatuko duten partidarako prest egotea. Horrela ez bada, kezkatzeko modukoa izango da Jan Urban entrenatzaileak begien aurrean izango duen egoera, jokalari profesional oso gutxi baititu jokatzeko moduan.
Lehen jardunaldietan, bi defentsatu lesionatu ziren, Oier Sanjurjo eta Jordan Loties, eta sei hilabete emango omen dituzte bajan. Aurreko astean, berriz, Unai Garciak arazo muskularrak izan zituen. Hori gutxi ez, eta Nikola Vujadinovicek eta Miguel Falñok ezingo dute igandeko neurketa jokatu, zigorra ezarri dietelako.