Nafarroako Parlamentua
Osasunaren zorraren berregituraketa onartu du Nafarroako Parlamentuak
Erredakzioa
UPN, PSN eta PPren aldeko botoekin, zorra ondarearekin ordaintzea eta lau milioi euroko abala onartu ditu ganberak.
Osasunak Ogasunarekin dituen betebeharrak berregituratzea onartu du Nafarroako Parlamentuak, UPN, PSN eta PPren aldeko botoekin. Gainontzeko taldeak aurka agertu dira. Zorra ondarearekin ordaintzea eta lau milioi euroko abala dira erreskate planaren gako nagusiak.
53 milioi euroko zorra du Nafarroako Ogasunarekin, baina guztira, bankuak eta hartzekodunak kontuan hartuta, 75 milioi eurokoa da.
Geroa Baik aurkeztutako ekimena atzera bota du osoko bilkurak. Ogasunarekin dituen betebeharrak atzeratzeko mugak eta baldintzak ezartzea proposatu du Geroa Baik.