Krisia agintean
Hiru bazkidek Luis Sabalzaren hautagaitza inpugnatu dute
Erredakzioa
Hauteskunde-batzordeak asteartera arteko epea du orain Sabalzaren hautagaitza atzera botatzeko.
Osasunako hiru bazkidek Luis Sabalzaren hautagaitza inpugnatu dute. Sabalzarena Osasunako presidente kargurako hautagaitza bakarra da, ostegunean Javier Zabaletak berea erretiratu ostean. Zabaletak bere hautagaitzako kide bat gaitasungabetu ostean erabaki zuen berea erretiratzea.
Inpugnazioa ustezko lege-iruzurra salatuta egin dute.
Osasunako hauteskunde-batzordeak asteartera arteko epea du orain Sabalzaren hautagaitza atzera botatzeko arrazoirik dagoen edo ez erabakitzeko.
Lege-iruzurrik ez dagoela erabakiz gero, Luis Sabalza presidente izendatuko dute ostiralean, behin-behinekoz, eta izendapen hori abenduaren 9an berretsiko dute.
erretsiko dute.