Itxi

Batzar Nagusia

Bazkideek zorra berregituratzeko baldintzak onartu dituzte

Erredakzioa

Bazkideek Gobernuak emango dien bermea berretsi dute (lau milioi eurokoa). Gainera, kontu-ikuskaritza onartu dute, eta baita kontrol ekonomikoa ezartzeko organoa jartzea ere.

Osasunaren Batzar Nagusia. Argazkia: EFE

Osasunako bazkide konpromisarioek Nafarroako Gobernuak klubaren zorra berregituratzeko jarritako baldintzak onartu ditu, egindako Batzar Nagusian. Ondorioz, hainbat betebehar bere gain hartu beharko ditu Osasunak.

Bertan bildutako bazkideek Gobernuak emango dien bermea berretsi dute (lau milioi eurokoa). Gainera, kontu-ikuskaritza onartu dute, eta baita kontrol ekonomikoa ezartzeko organoa jartzea ere.

Miguel Archancok deitu zuen batzarra, ekainean, baina bilerak Luis Sabalza Osasunako presidente berria izan du buru.

Albisteak (3)