2-0, Racingen aurka
Osasuna, jaitsieratik gero eta hurbilago
Erredakzioa
Talde gorritxoak bosgarren porrota jarraian jaso du Racingen etxean galduta.
Osasunak bere bosgarren porrota jarraian jaso du Santanderreko Racingen etxean galduta (2-0). Kantabriarrak nagusitu dira eta Alvaro eta Granero jokalarien golekin, garaipena eskuratu dute.
Atsedenaldira heldu baino lehen egin dute etxekoek aurreneko gola. Alvaro Garciak buruz gainditu du Santamaria. 63.ean, partida erabakita utzi du Granerok bigarrena sartuta.
Osasunak krisia areagotu du, eta jaitsiera gero eta hurbilago dauka.
Fitxa teknikoa
2.- Racing Santander: German; Orfila, Bernardo, Juanpe, Saul; Quique, Granero (Andreu, 87'), Fede San Emeterio (Javi Soria, 63'), Iñaki (Mariano, 85'); Alvaro eta David Concha.
0.- Osasuna: Santamaria; Sisinio, Flano, David Garcia; Cadamuro; Nekounam, Raoul Loe (Olavide, 88'); Alex, Torres (Ansaarifard, 72'), Jose Garcia (Mabwatti, 57'); eta Nino.
Golak:
1-0, 45'. Alvaro Garcia.
2-0, 63'. Granero.