Zorra
43 milioiko balioztatzea onartu dio Nafarroako Gobernuak Osasunari
Erredakzioa
Sadar eta Taxoareko instalarioei prezioa jarri die taldeak, Ogasunarekin daukan zorraren zati bat kentzeko.
Osasunako instalazioen 43 milioi euroko balioztatzea onartu du Nafarroako Gobernuak. Ogasunarekin daukan zorraren zati bat ordainteko balioko du.
Etxebizitzak egiteko ondaretzat har daiteke, Administrazioen eskuerata igarota.
Ekonomia eta Ogasun sailburu Lourdes Goicoecheak esan duenez, Gobernuak "zuhurtziagatik" itxaron du, Europak Osasunaren zorra berregituratzeko foru araua atzera botatzeko kexa artxibatu arte.
54 milioi euroko zorrari 43 kendu ahalko dio Osasunak.