Kargatzen...
Itxi

Bihotzeko arazoak

Martin Monreal 'oso ondo eta itzultzeko gogoz' dago

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Osasunako medikuak aurreratu duenez, senda-agiria igandean edo astelehenean jaso dezake entrenatzaile berriak.

Martin Monreal, aurkeztu zuten egunean. Argazkia: EFE

Enrique Martin Monreal Osasunako entrenatzailea bihotzeko arazoekin ospitaleratu zuten ostiralean. Teknikaria "oso ondo eta itzultzeko gogoz" dagoela jakinarazi du Jose Manuel Martinez klubeko medikuak.

Martinek ezin izan du goizeko entrenamendua zuzendu eta ez da partidan ere egongo. Bere lekua Alfredok beteko du.

Osasunako medikuak aurreratu duenez, senda-agiria igandean edo astelehenean jaso dezake Martin Monrealek.

Albisteak (2)