Zigorra
Osasunak mugak izango ditu fitxaketak egiteko
ERREDAKZIOA
Profesionalen Futbol Ligak zigorra ezarri dio talde nafarrari jokalariekin dauzkan zorrak direla medio.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Profesionalen Futbol Ligako Ekonomia Batzordeak zigorra ezarri dio Osasunari, jokalariekin dauzkan zorrak direla-eta, hain zuzen ere, bi milioi euro ingurukoak. Eta, ondorioz, Marca egunkariak iragarri duenez, mugak jarriko dizkio fitxaketak egiteko. Beraz, hiru salbuespen egoeretan soilik kontratatu ditzake jokalariak; hala nola, Osasuna B-tik igotzen badira, kontratua bukatuta baude, Bigarren Mailako soldata minimoa (68.000 euro) baino gehiago ordaintzen ez badie, eta bajak direla medio klubak aske uzten dituenen bitartez aurreztuko duenaren %25agatik fitxatzen badu.
Klubak bestalde, inolako jakinarazpenik jaso ez duela azaldu du, eta bere jokalariekin dituen zorrak uztailaren 31 baino lehenago konpontzea espero duela iragarri du.
la iragarri du.