Adelante Liga
Garaipen handia Romaredan (0-1)
eitb.eus
Ninok egindako golak hiru puntuak eman dizkie nafarrei Zaragozan. Garaipen garrantzitsua Osasunarentzat.
Osasunak Adelante Ligako sailkapeneko lehen postuetan jarraitzen du Zaragozaren kontra garaipena lortu eta gero.
Gorritxoen gola lehen zatian heldu da, Torresen jokaldi ona egin eta bere erdiraketa sare barrura bidali du Ninok. 29. minuturako Osasuna aurretik zen nahiz eta bi taldeak gol abaguneak izan.
Fitxa teknikoa:
0 - Real Zaragoza: Bono; Marc Bertrán, Vallejo, Cabrera, Rico; Dorca (Erik Moran, min.46), Wilk ; Jaime, Aria (Ortuño, min.60), Hinestroza; eta Angel (Jorge Diaz, min.71).
1 - C.A. Osasuna: Nauzet; Miguel Flaño, Tano, Unai García, Javier Flaño; Oier, Jose Garcia (Merino, min.53), Torres, Maikel (Olavide, min.60); Nino eta Alex (Kenan Kodro, min.63).
Gola: 0-1. min.29. Nino.
FINAL | En La Romareda, @RealZaragoza 0 - #Osasuna 1. @casadelfutbol @LaLiga #RZAvOSA
— CA OSASUNA (@CAOsasuna) septiembre 20, 2015