Itxi

Gol zaparrada Sadarren

Osasunak Lugo jipoitu du eta sendo da sailkapeneko lidergoan (4-0)

Agentziak | Erredakzioa

Roberto Torres izan da partidako protagonista, hiru gol sartuta.

Roberto Torres. EiTB.

Osasunak sendo jarraitzen du Bigarren Mailako sailkapenaren buruan, Lugori 4-0 irabazi ostean. Galiziarrak 10 jokalarirekin geratu dira 39. Minutuan, epaileak Carlos Hernandez kaleratu duelako.

Luis Millaren taldeak lehen minutuetan bakarrik eutsi die nafarren bultzadari, izan ere, 17. minutuan Oierri egindako penaltia irabazi du Ramon Piñeiro epaileak. Roberto Torresek jaurti eta Juan atezaina gainditu du.

Partidak aurrera egin ahala, jokoa orekatu egin da eta Lugok aurrera egin du berdinketaren bila. Baina galiziarrak hobeto ari zirenean, Javier Flañok pase ederra eman dio Roberto Torresi eta honek 2 eta 0ekoa egin du 37. minutuan.

Hirugarrena handik gutxira iritsi da. Carlos Hernandezek penaltia egin dio Nunori eta epaileak kalera bota du. Torresek jaurti du penaltia eta gorritxoen hirugarrena egin du.

Bigarren zatiko hirugarren minutuan, Osasunak egindako jokaldi landu bat Nunok amaitu du baloia galiziarren atean sartuta. Laugarren eta azken gola izan da.

Fitxa teknikoa:

4 - Osasuna: Nauzet, J.Flaño, M.Flaño, Unai García, David García, Oier, Merino, Roberto Torres (Adrian Cruz, 80. min), Pucko (Alex Berenguer, 54. min), Olavide (Maikel Mesa, 52. min) eta Nino.

0 - Lugo: José Juan, Carlos Pita (Israel Puerto, 46. min), Carlos Hernández, David Ferreiro (David López, 62. min), Seoane, Pablo Caballero, Manu, Sergio Marcos, Igor Marínez (Jonathan Pereira, 46. min), Pau Cendrós, Dealbert.

Golak: 1-0, 17. min: Roberto Torres (penaltiz). 2-0, 37. min: Roberto Torres. 3-0, 39. min: Roberto Torres (penaltiz). 4-0, 47. min: Nino.

47. min: Nino.

Albisteak (3)