Itxi

2-2

Tenerifek partida berdindu dio Osasunari bederatzi jokalarirekin

Agentziak | Erredakzioa

Nafarrek garaipena zuten eskura baina, luzapenean eta bi jokalari gutxiagorekin, Albertoren txartel gorria eta Nanoren lesioaren ondoren, puntu bat eskuratu du Tenerifek.

Tenerife 2 - Osasuna 2.

Osasuna berdinketan geratu da Tenerifen, 90 minutuak bukatuta garaipena eskuan zuen arren (2-2). Germanen gol batek 92.ean gorritxoen ametsak apurtu ditu. Hala ere, Osasunak lider jarraitzen du.

Nafarrak aurretik jarri dira partida hasi bezain laster, 3. minutuan, lehenengo abagunea aprobetxatuta. Roberto Torres izan da golegilea. Golak Osasunari partidaren kontrola izatea ahalbidetu dio.

Hala ere, ez ditu etxekoak asko estutu lehenengo zatian, eta Omar izan da Teneriferen berdinketaren gola sartu duena, lehenengo zatiaren hondarrean.

Bigarren zatian, Alberto kanpora bidali du epaileak, eta horrek Teneriferen hasierako oldarra gelditu du. Etxekoen akats baten ostean atzean, Oierrek Osasunaren bigarrena eskuratu du.

Gorritxoen pozak luzapenera arte iraun du. Bi jokalari gehiagorekin jokatu arren (Nanok lesionatuta utzi du zelaia buruan kolpea hartuta, eta ospitalera eraman behar izan dute), Germanek kanariarren berdinketa ezarri du.

FITXA TEKNIKOA

Tenerife: Dani Hernandez; Cámara (Lozano, 66. min), Carlos Ruiz, German, Aurtenetxe; Alberto, Vitolo, Aitor Sanz; Omar Perdomo, Cristo (Jairo, 62. min) eta Pedro Martin (Nano, 72. min).

Osasuna: Nauzet; Oier, Miguel Flaño, Tano, Unai Garcia, Javier Flaño; Maikel Mesa (Loties, 69. min), Roberto Torres; Merino (Olavide, 59. min), Pucko (Alex Berenguer, 51. min) eta Nino.

Goles: 0-1. 3. min: Roberto Torres; 1-1. 47. min: Omar; 1-2. 64. min: Oier; eta 2-2. 92. min: Germán.

2. min: Germán.

Albisteak (3)