Itxi

0-1

Osasunak porrota jaso du Gironaren aurka

Erredakzioa

Gorritxoek 0-1 galdu dute Sadarren. Alcarazek sartu du partidako gol bakarra. Kordoba da lider berria, talde nafarrak baino bi puntu gehiagorekin.

Osasunak 0-1 galdu du Gironaren aurka. Argazkia: EiTB

Osasunak 0-1 galdu du Gironaren aurka Sadarren eta porrot honekin lidergoa galdu du. Kordoba da Adelante Ligako lider berria 22 punturekin, Nafarroako taldeak baino bi puntu gehiagorekin.

Gironak, Osasunak baino hobeto jokatu du lehen zatian. Kataluniako taldea nagusi izan da lehen 45 minutuetan eta saria 24. minutuan jaso du. Alcarazek baloia lapurtu, Nauzet atezaina aurreratuta ikusi eta urrutitik egindako jaurtiketarekin 0-1ekoa sartu du.

Bigarren zatian Osasuna indartsu zelairatu da, eta Girona atzealdean sartu du. Talde bisitariak, ordea, kontraersoan aldeak handitzeko aukerak izan ditu. Gorritxoen abagune onena 85. minutuan iritsi da. Puckok erdiraketa ona egin eta Alex Berenguerrek ezin izan du errematea sare barrura bidali. Azken minutuan, Gironak bigarrena egiteko abagune argia izan du, baina Nauzetek talde bisitariaren bigarren gola eragotzi du.

Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Nauzet; Oier, Miguel Flaño, Tano (Alex Berenguer, 78. in), Unai Garcia, Javier Flaño; Merino; Roberto Torres, Adrian Cruz (Olavide, 46. min); Javi Martinez (Pucko, 68. min) eta Nino.

1 - Girona: Becerra; Pol Llonch, Kiko Olivas, Alcala, Lejeune, Clerc (Aday, 54. min); Pere Pons, Alcaraz, Borja Garcia (Granell, 59. min); Felipe (Eloi Amagat, 75. min) eta Mata.

Gola: 0-1, 24. min: Alcaraz.

Epailea: Valdes Aller.

Valdes Aller.

Albisteak (3)