2-1
Osasuna galtzaile atera da Elxen
Agentziak | Erredakzioa
Gorritxoek 2-1 galdu dute Martinez Valeron. Puckok egin du 0-1ekoa, Sergio Leonek bana (1-1) berdintzea lortu du, eta Illiek lehia erabakita utzi du bigarren gola sartuta.
Osasunak 2-1 galdu du Elxen aurka Martinez Valero zelaian eta porrot honen ondoren, talde gorritxoa Adelante Ligako hirugarren posturaino jaitsi da. Talde nafarra, bigarren postuan dagoen Zaragozarekin berdinduta dago, 20 punturekin.
Partida bikain hasi da Martin Monrealek zuzentzen duen taldearentzat, lehen minutuan Puckok 0-1ekoa egin baitu. Pozak, ordea, ez dio asko iraun Osasunari, 13. minutuan Elxek norgehiagoka berdintzea lortu baitu (1-1), Sergio Leonen bitartez. Lehen zatia, banako berdinketarekin bukatu da.
Bigarren zatian, partida maldan gora jarri zaio, 59. minutuan Javier Flañok bigarren txartel horia ikusi eta egotzia izan baita. Gorritxoek jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan dituzte azken 30 minutuak. Jokalari bat gehiagorekin, Elx nagusi izan da berdegunean eta nagusitasun horren saria jaso du 77. minutuan. Nauzet atezainak falta egin dio Alvarori area barruan eta epaileak etxeko taldearen aldeko penaltia adierazi du. Illiek ez du penalti jaurtiketa huts egin eta 2-1ekoarekin partida erabakita utzi du.
Fitxa teknikoa:
2 - Elx: Javi Jimenez, Isidoro (Alex Moreno, 74. min), Caro, Hugo Alvarez, Alex Martinez, Ilie, Mandi (Pelayo Novo, 71. min), Cifu, Espinosa (Samu Martinez, 89. min), Alvaro eta Sergio Leon.
1 - Osasuna: Nauzet Perez, Oier, Tano (David Garcia, 27. min), Miguel Flaño, Unai Garcia, Javier Flaño, Maikel Mesa, Roberto Torres, Olavide, Pucko (Alex, 46. min) eta Nino (Luis Martins, 63. min).
Golak: 0-1, lehen minutua: Pucko. 1-1, 13. min: Sergio Leon. 2-1, 77. min: Ilie, penaltiz.
Epailea: Ocon Arraiz.
g> Ocon Arraiz.