Osasuna auzia
Tebasen ustez, zaila da Osasuna inputatuta ez ateratzea
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Futbol Liga Profesionaleko presidenteak lekuko bezala deklaratu du 'Osasuna auzia'n. "LFPa Osasunaren inputazioa eskatzeko prest dago", adierazi du Javier Tebasek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Espainiako Futbol Liga Profesionaleko presidentea den Javier Tebasek lekuko bezala deklaratu du 'Osasuna auzia'n astelehen honetan. Tebasek 2013-2014 denboraldian Osasunak ustez partidak erosi izanaz hitz egin du, eta LFPko presidentearen ustez, talde gorritxoak zail izango du inputatuta ez ateratzea, nahiz eta kirol arloan zigortua ez izatea lortzeko aukerak izan ditzakeen.
Tebasen deklarazioak bi ordu t'erdi iraun du. "Osasunak zail du inputatuta ez ateratzea. Zail izango du pertsna juridiko bezala inputatua ez izatea, baina mailaz jaistea beste kontu bat da. LFPa Osasunaren inputazioa eskatzeko prest dago", esan du Tebasek Nafarroako Justizia Jauregian.
Angel Vizcay Osasunako gerente ohia presionatu zuen galdetu diotenean, hauxe erantzun du LFPko presidenteak: "Gezurra da nik Vizcay presionatu izana, baina Vizcayri galdetu beharko zaio zergatik esan zituen gauza horiek".
Ustez erositako partidetan gaur arte inputatu dituzten baino jokalari gehiago inputatu ditzaketen ere galdetu diote. "Agian ez daude inplikatuta egon ziren jokalari guztiak, baina mordo bat badaude. Nire ustez gehienak gai honetan inplikatuta daude, baina juridikoki ez da guztienganaino iristen", azpimarratu du Tebasek.
Bestalde, Espanyol-Osasuna partida erosita zegoela frogatzea "zailagoa" izango dela adierazi du LFPko presidenteak.
nteak.