Igandean, 17:00etan
Camacho (Osasuna-Getafe): "Denok behar ditugu puntuak"
Asier Legarda
Taxoare
Nekounam eta Masoud ez dira Irandik garaiz itzuli eta ez dute jokatuko Getaferen aurka.
Irango selekzioarekin Tailandiakoaren aurka jokatu ostean Javad Nekounam eta Masoud Shojaei larunbat goizean Taxoaren izango zirela adierazi zuten Osasunako iturriek aurreko egunetan, baina Osasunako bi irandarrak ez dira garaiz iritsi Irandik, eta klubak astelehena arte Teheranen egoteko baimena eman diela jakinarazi dute gaur arduradun gorritxoek. Kontuak kontu, euskarria zein erasoko jokalaria deialidtik kanpo daude eta Getaferen aurkako partida ez dute jokatuko. Patxi Puñalek ordezkatuko du Nekounam hasierako hamaikakoan eta horixe izango da gorritxoen berritasun bakarra.
Jose Antonio Camachok Getaferen aurkako partidaren garrantzia nabarmendu du, eta ez dio garrantzirik eman Getaferen ustezko bolada txarrari (azken zazpi partidetatik bakarra irabazi dute): "Oreka handia dago Ligan eta antzera gaude talde guztiak, partida bat irabazita onena zarela dirudi baina denok behar ditugu puntuak aurrerapausoak emateko", adierazi du Osasunako entrenatzaileak.
Osasuna: Ricardo; Azpilikueta, Sergio, Flaño, Monreal; Puñal, Vadocz, Juanfran, Camuñas; Pandiani eta Aranda.