Min hartuta
Atletico-Osasuna: Arandak ez du Vicente Calderonen jokatuko
Asier Legarda
Taxoare
Aurrelari andaluziarrak aduktorean zuntz haustura txiki bat daukala baieztatu da.
Osteguneko lan saioan behar baino lehenago hartu zuen Carlos Arandak aldageletarako bidea, eta ostiral goizean aurrelari andaluziarrak zuntz haustura txiki bat daukala baieztatu dute Osasunako medikuek. Ezker zangoko aduktorean dauka lesioa Arandak, eta datorren astelehenean Vicente Calderonen jokatu beharreko partida ezingo du jokatu ondorioz. Gainera, hurrengo partidarako ere zalantzan da une honetan Carlos Arandaren parte hartzea.
Camachok Masoud jarri du gaurko proban Arandaren tokian, eta hamaikakoan bi berritasun izan daitezke: bi irandarrak, Nekounam eta Masoud, hasierako hamaikakora itzuli daitezke euren herriko selekzioarekin aritu eta iragan asteburuan Teherenanen atseden hartu ostean. Puñalek utziko lioke tokia Nekounami.