Itxi

Igandean Almeriaren aurka

Ricardo (Osasuna): "Gure esku dago"

Asier Legarda

Taxoare

Atezain gorritxoaren arabera salbazioa lortzea euren esku dago.

Almeriaren aurkako partida prestatzen jarraitzen du Osasunak eta min hartuta dauden Pandiani, Sergio eta Arandaren eboluzioaren zain dago Camacho, hasierako hamaikakoan aldaketak egitea edo asteazkenean Nou Campen Bartzelonaren aurka hasieratik jarri zuen hamaikakoaren aldeko apustuari eustea erabakitzeko. Dena dela, azken zazpi jardunaldietan partida bakar bat ere irabazi ez dutenez, argi dago Almeriaren aurkako partidak final itxura hartuko duela nafarrentzat.

Eta Irabaztearen garrantzia azpimarratu du gaur Ricardo Lopezek, Osasunako atezain madrildarrak, hain zuzen ere, nahiz eta era berean konfiantza eta lasaitasuna igorri nahi izan: "Badakigu azken partidak ez ditugula aprobetxatu eta sailkapenean atzetik ditugun taldeek aldeak ez murrizteko partidak irabazten hasi beharra daukagula argi dago. Hargatik, baikor izan behar dugu eta orain arte egindako lanaren ostean salbazioa oraindik gure esku dagoela badakigu. Gure esku dago, partida asko geratzen dira oraindik eta behar ditugun puntuak batzen hasteko garaia da orain", ziurtatu du atezain gorritxoak.

Albisteak (1)