Itxi

BBVA Liga

Valentzia-Osasuna (3-0): Gorritxoek bigarren zatian galdu dute dema

Erredakzioa

Joaquinek aurretik jarri du Valentzia bigarren zatiko hirugarren minutuan, eta Villak partida erabakita utzi du 89. eta 92. minutuan sartutako bi golekin.

Osasunak 3-0 galdu Mestallan Valentziaren aurka. Gehiegizko zigorra jaso dute gorritxoek, baina gol falta ikaragarria dute valentziarrek.

Joko aldetik ez da izan horrelako diferentziarik izan bi taldeen artean, baina futbolean balio duena gola da eta Osasuna eskas dabil arlo horretan. Camachorenak garesti ari dira ordaintzen aurkarien atea zulatzeko dituzten zailtasunak.

Lehenengo zatian, bai Osasunak eta baita Valentziak ere aukera ugari huts egin dituzte. Bigarrenean, Osasunak ezinean jarraitu du ate aurrean, baina Valentziak ez. Etxekoek gorritxoak hirutan zigortu dituzte.

Lehenengo gola Joaquinek egin du. Hegaleko andaluziarrak Matak ezker hegaletik Ricardo gainditzeko. Lehenengoa izan da.

40 minutu geroago bigarrena heldu da. Partidaren amaiera aldera, Villak, Ricardoren irteera gainditu du Mestallako elektronikoan bigarrena jartzeko.

Bi minutu geroago, luzapenean, Villak Valentziaren hirugarren eta azken gola egin du, berari egindako penaltia gol bihurtuta. Gehiegizko zigorra gol falta izugarria duen Osasunarentzat.

3 - Valentzia: César, Bruno, Maduro, Dealbert (Baraja, 14''), Jordi Alba, Joaquín (Pablo, 69''), Banega, Manuel Fernandes, Mata (Vicente, 86''), Silva y Villa.

0 - Osasuna: Ricardo, Azpilicueta, Sergio, Miguel Flaño, Monreal, Camuñas, Nekouman (Rúper, 87''), Vadocz, Calleja (Jokin, 70''), Pandiani (Massoud, 76'') y Aranda.

Golak: 1-0, 48'': Joaquín. 2-0, 89'': Villa. 3-0, 90+'': Villa, penaltiz.