Sadarren
Osasunak eraman du Alavesen kontrako derbia (3-1)
Agentziak | Erredakzioa
Raul Garciak aurretik jarri ditu gasteiztarrak 18. minutuan, baina epaileak penaltia adierazi eta Sergio Mora kaleratu du, eta nafarrek emairtzea irauli dute.
Osasuna igoera postuetara hurbildu da berriro, Alavesengandik hiru puntura, gasteiztarren aurka jokatutako derbia irauli eta gero. Partida 24. Minutuko jokaldiak baldintzatu du, epaileak penaltia adierazi eta Sergio Mora kalera bidali duenean. Nafarrak 3 eta 1 nagusitu dira.
Gaur arte, gorritxoek garaipen bakarra lortu dute etxean jokatutako azken zazpi partidetan. Roberto Torresek penaltiz, Urko Verak eta Ninok egin dituzte nafarren golak, Raul Garciak Alavesentzat 18. minutuan egindakoari buelta emateko.
Osasunak ondo hasi du neurketa, eta Roberto Torresek eta Urko Verak aukera argiak izan dituzte etxeko taldea aurretik jartzeko.
Baina lehen gola Alavesek egin du, arriskua sortu duten lehen jokaldian. Julik egindako errematearen aldaratzea Raul Garciak aprobetxatu du arabarren gola egiteko.
Handik gutxira norgehiagoka baldintzatu duen jokaldia iritsi da. 24. minutuan, epaileak De Las Cuevasi egindako penaltia adierazi du, eta bigarren txartel horia atera dio Sergio Morari. Roberto Torresek jaurti du zigorra, eta ez du barkatu (1-1, 26. minutuan).
Urko Veraren lehen gola
41. minutuan iritsi da Osasunaren bigarren gola. Urko Verak sartu du, kamiseta gorritxoarekin egiten duen lehenengoa. 45.ean, berriz, Ninok 3 eta 1ekoa egin du, jaurtiketa gogor baten bidez.
Bigarren zatian, eta dena alde izanda, Martin Monrealen taldeak denborarekin jokatu du, Alavesi aukerarik eman gabe. Dena den, arabarrek ez dute etsi.
Galtzaile atera arren, Alavesek bere alde du bi taldeen arteko golen diferentzia, Mendizorrotzan jokatutako derbian 3 eta 0 gailendu baitziren.
Fitxa teknikoa:
3 - Osasuna: Nauzet; Javier Flaño, Tano, David García, Oier, Alex Berenguer (Pucko, 46. min); Roberto Torres, Merino, De las Cuevas (Olavide, 79. min); Nino eta Urko Vera (Kenan Kodro, 67. min).
1 - Alaves: Fernando Pacheco; Estrada, Laguardia, Pelegrín, Raúl García; Mora, Manu García; Femenía (Dani Ábalo, 76. min), Juli (Bernardello, 46. min), Dani Pacheco; eta Toquero (Asier Benito, 79. min).
Golak: 0-1, 18. min: Raúl García. 1-1, 26. min: Roberto Torres, penaltiz. 2-1, 41. min: Urko Vera. 3-1, 45. min: Nino.
45. min: Nino. 45. min: Nino.