Osasuna-Zaragoza
Osasuna: Juanfran eta Puñal, hamaikakora
Asier Legarda
Taxoare
Iragan asteburuan partida bateko zigorra bete ostean hasieratik ariko dira igandean.
Iragan asteburuan Mestallan jokatu norgehiagokan bi hutsune garrantzitsu izan zituen Osasunak, Juanfran eta Puñal txartel pilaketaren ondorioz partida bateko zigorra bete beharrean zirelako. Valentziaren aurka ez bezala, Zaragozaren aurka igande honetan Nafarroako Erresuman jokatu beharreko norgehiagokan biak hasieratik ariko dira, dena dela. Gaur behintzat, euskarri bikoitzean Vadoczen partez Puñal jarri du Camachok Taxoaren eginiko proban, Juanfran eskuin hegalean sartzeko Camuñas ezkerrera itzuli arazi eta Calleja ustezko hamaikako titularretik kanpo geratu den bitartean. Camuñasek entrenamendu amaieran esan duenez, "Zaragoza eta Malagaren aurka etxean jarraian jokatu beharreko partidak irabaziz gero Lehen Mailan jarraituko dugula esan ahal izango dugu eta hori da asmoa".