Itxi

Malagaren aurka

Camacho (Osasuna): "Final bat balitz bezala irten behar dugu"

Asier Legarda

Taxoare

Nekounam deialditik at utzi du Camachok, eta Vadocz eta Josetxo dira berritasunak (asteazkenean, 20:00etan).

Lehen Mailan beste urtebetez jarraitzea ziurtatu nahi du Osasunak Nafarroako Erresumako hitzordura jaitsiera postuetatik bost puntura iritsiko den Malagaren lepotik. Andaluziarrek hiru puntuak behar dituzte, baina Osasunak ere bai. Zaragozari irabazi ostean gorritxoek jaitsiera postuekiko tarte ederra lortu dute, baina Camachoren mutilek ez dute aukera alferrik galtzerik nahi: "Oldarkor aritu behar dugu, ondo defendatuz. Denboraldiko partidarik garrantzitsuena izan daiteke, eta hala zelairatu behar dugu, final bat balitz bezala", esan du Osasunako entrenatzaile Jose Antonio Camachok.

Murtziako entrenatzaileak deialditik at utzi du Javad Nekounam irandarra, erdilariak Zaragozaren aurkako partidan orkatila bihurritu baizuen. Hargatik, euskarri irandarra gorritxoen hurrengo norgehiagokarako prest egon daiteke, datorren astelehenean Ono Estadin Mallorcaren aurka jokatu beharreko partidarako, alegia. Vadoczek ordezkatuko du Nekounam, eta zigortuta den Miguel Flañoren tokia Josetxok hartuko du.

Osasuna: Ricardo; Azpilikueta, Sergio, Josetxo, Monreal; Puñal, Vadocz, Juanfran, Pandiani, Camuñas; Aranda.


Albisteak (2)