"Baina gehiago nahi ditugu"
Vadocz: "Garaipen batekin nahikoa izan daiteke"
Asier Legarda
Taxoare
Ono Estadi zelai zaila izanagatik, irabazteko itxaropena dauka euskarri hungariarrak.
Etxetik kanpo ez du aspaldian irabazi Osasunak, azken bost irteeretan punturik ez dute batu, baina hala eta guztiz ere astelehenean Ono Estadin irabazteko itxaropenez dira nafarrak, nahiz eta Mallorca bere zelaian oso sendo ari den sasoi honetan. "15 partidatik 13 irabazi ditu Mallorcak bere zelaian eta hori gauza handia da, baina era berean 2 partidatan galtzaile izan dira ere erakusten digu estatistika horrek eta gure maila onenean arituz gero Mallorcan irabazten duen hirugarren taldea izan gaitezke", esan du gaur Krizstian Vadoczek Taxoaren.
Euskarri hungariarraren esanetan "garaipen bat nahikoa izan daiteke mailari eusteko, baina badaezpada garaipen gehiago nahi ditugu eta lehenbailehen lortu nahi ditugu, gainera. Bi partida irabazita helburua lortuta izango dugu". Javad Nekounam irandarrak jokatu ezinda jarraitzen duenez, Vadoczek gorritxoen hasierako hamaikakoan jarraitzeko aukera asko ditu.