Itxi

33. jardunaldia

Mallorca-Osasuna (2-0): Atzera begira

Sara Lavado

Erredakzioa

Rubenek gola sartu du 36. minutuan atzelarien akatsa baliatuta eta bigarren zatian eroso jokatu du Mallorcak. Keitak bigarrena lortu du luzapenean.

Ondo jokatu du Osasunak lehen zatian. Baloiaren jabetza izan du, aukerak sortu ditu eta Manzanoren gizonek izan dute partidan sartzeko zailtasuna. Baina korner batean gorritxoek izan duten hutsegitearen ondorioz iritsi da etxekoen gola. Kornerra Borja Valerok atera eta Rubenek burukada zehatz batekin 1-0ekoa sartu du. Vadoczek banakoa lortzeko abagunea izan du atsedenaldira heldu baino lehen.

Markagailuko abantailak lasaitasuna eman dio Mallorcari eta bigarren zatian eroso eta arrisku handiarekin aritu da. Mallorca ezustean hartzen saiatu dira Camachoren gizonak, baina sentsazioak ez ziren batere onak...azken ordu laurdenera arte. Animatu dira nafarrak, baina ez da Ono Estadin puntuatzeko nahikoa izan. Keitak bigarrena sartu du luzapenean. Osasuna 38 punturekin geratu da sailkapen nagusian, atzera begira.

Gorritxoen hurrengo aurkaria Athletic izango da, hurrengo astelehenean, Reyno de Navarran 21:00etatik aurrera. Emozioa ziurtatuta dago.

Ficha técnica:

2 - Mallorca: Aouate; Josemi, Nunes, Rubén, Ayoze; Mattioni (Bruno China, 74), Martí, Borja Valero (Keita, min. 88), Varela; Víctor Casadesús (Webó, min. 80) y Aduriz.

0 - Osasuna: Ricardo; Azpilicueta, Josetxo, Miguel Flaño, Monreal; Juanfran, Masoud (Galán, min. 46), Patxi Puñal (Esparza, min. 85), Camuñas; Vadócz; Aranda (Ruper, min. 85)).

Goles:

1-0, min. 37 Rubén,

2-0, min. 90: Keita


Bideoak (1)