37. jardunaldia
Espanyol-Osasuna (2-1): Gorritxoak ez dira agertu bigarren zatian
Erredakzioa
Osasunak lehenengo zati ederra egin du, baina bigarrenean desagertu egin da, garaipena erraztuz talde katalanari.
Osasunak 2-1 galdu du Espanyolen aurka sailkapenerako baliorik ez zuen partidan.
Talde gorritxoak ondo ekin dio neurketari eta laster aurkitu du saria. Vadoczek, laugarren minutuan, markagailuan aurretik jarri du Jose Antonio Camachoren taldea.
Espanyolek erantzuna eman nahi izan du eta jokoaren ekimena hartu du. Hala ere, partidako aukerarik onenak gorritxoenak izan dira eta gol gehiago sartzeko parada izan dute.
Bigarren zatian, Espanyol izan da berdegunean agertu den talde bakarra eta Espanyolek horixe baliatu du bi gol egiteko. Sei minutuan bi gol egin dituzte katalanek, Forlin eta Oswaldo izan dira gol egileak eta 2-1ekoa jarri dute.
Osasuna ez da berriz agertu. Talde gorritxoa ez da saiatu ere egin. Liga luzea da eta behin helburua beteta zaila da lehiakortasuna berreskuratzea.
Fitxa teknikoa:
2 - RCD Espanyol: Kameni;Amat, Moisés Hurtado (Roncaglia, m.46), Víctor Ruiz, David García;Forlín, Verdú; Coro, Iván Alonso (Tamudo, m.63), Callejón; eta Osvaldo(Marqués, m.80).
1 - Osasuna: Roberto; Azpilikueta, Miguel Flaño,Josetxo, Monreal; Masoud (Jokin Esparza, m.72), Puñal (Pandiani, m.83),Rúper, Vadócz, Calleja; eta Dady (Galán, m.72).
Golak: 0-1: Vadózc (m.5); 1-1: Forlín (m.50); 2-1: Forlín (m.52)