Itxi

Fausto fitxatu du

Osasunak ez du baztertzen Borussia Dortmundek Merino utzita lagatzea

Erredakzioa

Klubak Fausto Tienza fitxatu duela iragarri du. Vasiljevic kirol-zuzendariak jakinarazi ditu Martinsen eta Puckoren bajak.

Mikel Merino. Argazkia: EiTB

Osasunak astelehen honetan iragarri du Fausto Tienza jokalariaren fitxaketa eta ez du baztertzen Borussia Dortmundek Mikel Merino utzita lagatzea datorren denboraldirako.

Berri hauek guztiak Petar Vasiljevic kirol-zuzendariak baieztatu ditu, eta Matej Pucko eta Luis Martins baja izango direla ere gaineratu du. Azken bi jokalari hauek utzita egon dira, eta euren taldeetara bueltatuko dira. Enrique Martin Monreal entrenatzailea ondorengo egunetan batuko da Luis Sabalza presidentearekin kontratua berritzeko. Nauzet Perez, Javier Flaño, Maikel Mesa, Jose Garcia, Manuel Sanchez eta Miguel De las Cuevas jokalariei kontratua bukatzen zaie, baina kirol-zuzendariak esan duenez, "jokalariak mantentzea" da helburua.

Mikel Merinoren kasuan Borussia Dortmundekin jokalariak urtebete Osasunan utzita eman dezan negoziatzen ari da Vasiljevic eta ez du aukera baztertu. Merinok 20 urte beteko ditu asteazkenean eta Osasunak 5 milioi eurogatik saldu zion Dortmundeko taldeari. Uda honetan ikusiko da zer gertatzen den.

 

n den.

 

Albisteak (3)